Aldaketak Kalezarko trafikoan datorren astean ostiralera arte
JOSU ARANBERRI
Usurbil.
Domingo, 13 de marzo 2022, 00:33
Ugartondo urbanizazio berriko lanak egingo dituzte datorren astean, bihartik, astelehenetik, ostiralera bitartean, eta trafikoan aldaketa eragingo dute.
Publicidad
Batetik, Puntapaxko zubitik gorako noranzkoan, haur eskolaren goiko aldera bideratuko dituzte ibilgailuak: azken urteetan itxita izan den tartea zabalduko dute, eta handik Txara aldera zein Kalezar aldera jo ahal izango dute autoek.
Txaratik herrigunera jaitsi ahal izateko, berriz, Kalezar gurutzatu beharko dute autoek, Belmonte kaletik.
Martxoaren 14tik 18rako tartean, hau da bihartik ostiralera arte, Ugartondoko etxebizitzak inguratuko dituen bide guztia asfaltatu eta pintaketa lanak egitea dute helburu, Udalak azaldu duen bezala.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión