Orio

Udalbatzarraren ohiko bilkura izango da gaur arratsaldean

Antxon Etxeberria

Orio.

Miércoles, 26 de noviembre 2025, 19:57

Udalbatzarraren bilkura gaur 19:30ean hasita, eta aztertuko diren gaien artean, ondorengoak: Onartzea, egoki bada, Orioko Bake-Epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko proposamena; behin betiko onarpena ematea, egoki bada, ordenantza fiskalen eta bere eranskinaren aldaketari, eragina 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera izango duena; jarraituz, onartzea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 9/2025 eta 10/2025 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu transferentzia modalitatean; era berean, onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren 2026ko aurrekontu orokorra eta aurrekontuaren exekuzioari buruzko udal-araua. Jarraian, Udalaren 2026 urterako plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda aztertuko da. Eta amaitu aurretik, klausula administratibo partikularren eta klausula teknikoen agiriak, Orioko udalerrian ibilgailuen aparkamendua arautzeko eta ekipamendua hornitzeko, zerbitzua prozedura ireki bidez kontratatzeko. Ohikoa den bezala, eskari eta galderen txandarekin itxiko da azaroko udalbatzarra.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad