Orio
Ur talde azkoitiarra zuzenean gaur arratsaldean Mola MolanEra berean, bihar Joseba Madd Djak emanaldia eskainiko du eta igandean Filipe Court brasildarrak
A. E.
ORIO.
Jueves, 14 de agosto 2025, 20:47
Mola Molak, bere terrazarekin, giro berezia jartzen du uda sasio honetan. Sekulako giroa sortzen da, ia egunero daukate zerbait antolatuta Iker, Xanti eta Ainhoa Irazusta anai-arrebek eta beraiekin Antilla hondartzako taberna-jatetxean lan egiten duen talde bikainak.
Publicidad
Asteburu honetako egitarauari dagokionez, gaur arratsaldean Ur talde azkoitiarra zuzenean entzuteko aukera izango da 19:00etatik aurrera. Funk, disko eta indie estiloak uztartzen dituzte eta kaleratu berri duten 'Barrenak hausten' diskoko abestiak eskeiniko dizkigute. Era berean, bihar, larunbata, eta igandean, Joseba Madd DJaren eta Filipe Court musikariaren emanaldiak izango dira. Bihar goizeko 10:00etatik aurrera Coffee Party emanaldia eskainiko du Joseba Madd DJak, musika eta margoketa uztartuta.
Igande arratsaldean, berriz, 19:00etan, Filipe Court musikari brasildarra zuzenean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión