Zuriz ikusten da orainartean egindako lanak eta, gorriz, gelditzen dena.

Orio

Sei astez luzatuko dira San Martin ermitaren bidean hasi berri diren lanak

Udalak lanen azken faseari ekingo dio eta obrak irauten duten bitartean, autoek ezingo dute bertatik pasatu

Martes, 21 de octubre 2025

2023ko udaberrian hasi zituen Udalak San Martin auzoko azpiegiturak eta bidea egokitzeko lanak. Ordutik, hainbat fasetan egin dira obrak, eta aste honetan, bosgarren eta azken zatiari ekingo zaio. Aurreko faseetan bezala, azpiegiturak berritu, bidea asfaltatu eta argiteria jarriko da. Obra nagusia San Martin ermitatik Txankarainoko errepide zatian egingo da, baina Agerreko herri-bidean ere egingo ditu lanak Udalak.

Publicidad

Honela, astelehenean hasi zituzten prestaketak, eta orain hasita, sei astez luzatuko dira obrak. Bitartean, oinezkoentzako pasabidea bermatuko da, baina autoena erabat itxiko da. Bertako bizilagunek eta San Martin jatetxeko erabiltzaileek aukera izango dute bidea erabiltzeko, baina erabilera ahal bezainbeste murrizteko eska-tzen die Udalak, eta ahal dela, joan-etorriak Kale Nagusitik egiteko.

Lanak Leitzako Eregi SL enpresak egingo ditu, eta 175.000 euroko kostua izango dute. Eusko Jaurlaritzaren FEDER Funtsaren bidez, 80.000 euroko laguntza jaso du Udalak obra hauek aurrera eramateko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad