Sara Azurza abeslari donostiarra.

Orio

Sara Azurzaren emanaldia gaur iluntzean kultur etxean

Aurten kaleratu duen 'Hiri ilunen umeak' diskoko abestiak eskainiko ditu gaur 21:00etatik aurrera

Antxon Etxeberria

ORIO.

Viernes, 31 de octubre 2025, 20:20

Sara Azurza musikagile donostiarrak 'Hiri ilunen umeak' bigarren diskoa aurkeztu zuen udaberrian, eta gaur, larunbata Orion izango da, lan horretako doinuak eta bere ibilbideko kanta ezagunak eskaintzen. Emanaldia 21:00etan hasiko da, kultur etxean, eta sarrerak turismo-bulegoan eskuratu daitezke.

Publicidad

Azurzak, Iker Lauroba, Charlie and The Colours, Indigo eta Tristan Crowley musikagile eta taldeekin abitau zuen bere ibilbidea. 2018an aurkeztu zuen bere bakarkako lehen lana, 'Theorein', euskaraz eta ingelesez sortutako bost kantarekin.

Lan berria, zortzi abestirekin

2025ean, aldiz, indie-soul elektronikoaren eraginak islatzen dituen 'Hiri ilunen umeak' lan berria aurkeztu zuen. Kasu honetan, euskaraz eta gaztelaniaz idatzitako zortzi abesti biltzen ditu diskoak, eta kezka eragiten dioten gaiak ditu hizpide, hala nola, heldutasuna, bakardadea, askatasunaren bilaketa, gorputzarekiko harremana eta norbere buruaren ezagutza. Horien inguruan hitz egiteko, esperientzia propioak izan ditu oinarri.

Gaurkoan, abesti horiek zuzenean entzuteko aukera eskainiko digu.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad