Patxi Frances bere arraunlariekin Orioko traineru estropada irabazi ostean

Orio

Patxi Francesek ez du Orion jarraituko

Emakumeen senior mailako traineruaren entrenatzaile izan da azken lau denboraldietan

Jueves, 21 de agosto 2025, 20:31

Orio Arraunketa Elkarteak atzo goizean jakitera eman zuenez, Patxi Frances Irastorzak ez du 2026ko denboraldian Orioko emakumezkoen senior taldeko entrenatzaile izaten jarraituko. Astelehen honetan bi aldeek «denon adostasunarekin» hartu dute erabakia.

Publicidad

Lau denboraldi eman ditu Patxi Francesek Orion emakumezkoen traineruko entrenatzaile bezala eta bidean Euskotren Liga eta Kontxako bandera irabazteaz gain hainbat bandera eskuratu dituzue lau urte hauetan, azken biak aurten. Liga amaitzeko, asteburu honetan Ondarroa eta Getariako estropadak geratzen dira eta ondoren Kontxako bandera. Beraz, oraindik lana bukatzeko du eta, nork daki, beste banderaren bat etxeratzeko aukera hor dago oraindik.

Patxi Frances arraunlari izan zen Orion, ondoren entrenatzaile eta «aurrerantzean dituzun kirol proiektuetan onena opa dizugu. Beti izango zara Orio AEko kide», diote elkartetik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad