Ortzaika auzoak gaurtik aurrera San Martin jaiak ospatzen ditu.

Orio

Ortzaika auzoan, San Martin jaiak

Gaur hasi eta azaroaren 16a bitartean, hamar egunetako jai egitaraua prestatu da

Antxon Etxeberria

ORIO.

Jueves, 6 de noviembre 2025, 20:34

Ortzaika auzoak gaurtik aurrera San Martin jaiak ospatuko ditu. Txupinazoa 18:30etan jaurtiko da eta hortik aurrera, festa giroa nagusi. Hasteko, gaur 19:00etatik aurrera herriko gazteen herri kirolak izango dira, iluntzean Alaitz Roteta, Gorka Valdes eta Ainara Saizar trikitilariek girotuko dutelarik auzoa. Ondoren, 21:00etan, Errikotxia bertso eskolaren eskutik bertso zaharren kantu-afaria antolatu da eta gauerditik aurrera, berriz, trikitilariak.

Publicidad

Bihar, larunbateko egitaraua, 18:00etan zabalduko da Katxinaraino kalejirarekin, bertan txakolin pintxo-poteoa egingo delarik; 20:00etan, txosnara itzulera eta herri kirol saio izango da. Ondoren, gaueko 21:00etan, afari girotua izango da eta gauerditik aurrera, DJ Hidalgo arituko da musika jartzen.

Igandeko egitaruan, arratsaldez txokolatada iragartzen da 16:00etatik aurrera, Txurrumuskirekin eta, ondoren, 18:00etan, erromeria Izer eta Alabier trikitilarien eskutik.

Egitarauak asteartean jarraituko du, azaroak 11, San Martin eguna, goizeko 10:00etako mezarekin eta ondorengo hamaiketakoa eta toka txapelketarekin. Egitarauak azaroak 16a bitartean jarraituko du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad