Orio

Ortzaika auzoan, San Martin festak datorren ostegunetik aurrera

A. E.

orio.

Sábado, 1 de noviembre 2025, 20:26

Ortzaitzako San Martin jaiak gainean dira, datorren ostegunean hasiko baitira, azaroak 6an, 10 egunetako egitaraua prestatu delarik. Aurreko urteetan bezala, Oliden jatetxearen aurrekaldean izango da festa gunea.

Publicidad

Mutil Ardoren afariarekin zabalduko da azaroak 7an egitaraua. Txupinazoa hurrengo egunean jaurtiko da, ostiralean, arratsaldeko 18:30ean eta jarraian herri kirol saioa izango da bertako gazteen eskutik, erakustaldi bereziaren aurretik. Iluntze partea, Alaitz Roteta, Gorka Valdes eta Ainara Saizar trikitilariak girotuko dute eta lehen egunekoarekin amaitzeko, Errikotxia bertso eskolaren eskutik, bertso zaharren kantu afaria.

Larunbateko egitarauan, arratsaldeko 18:00etan, Kalejira, Zipitriki, Turutax, Larra eta Ohianerekin Katxinara autobus magikoan igotzeko aukera egongo da. Jarraian, txakolin pintxo-poteoa Katxinan; 20:00etan, txosnara itzulera eta afari girotua. Txartelak Kutixin eta Olidenen daude salgai, 30 euroren truke.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad