Orio
Orioren ordezkaritza Donostiako maratoianOriotik 9 gizonezko eta 8 emakumek hartu zuten parte igandeko maratoian
Antxon Etxeberria
ORIO.
Martes, 25 de noviembre 2025, 20:51
Oriotik 9 mutil eta 8 neskek hartu zuten parte igandean ospatu zen Donostiako Maratoian. Gizonezkoetan, azkarrena Hossain Kaanache izan zen 68. postuan, 2 ordu, 39 minutu eta 24 segundu behar izan zituelarik 42. kilometrotako distantzia egiteko. Ondoren, Axel Unanue sailkatu zen, 166. postuan, 2:46:20 denborarekin eta hirugarren gizonezkoa Hodei Alkorta, 213. postuan, 2:49:54 denborarekin.
Publicidad
Emakumezkoei dagokionez, Orion bizi den June Agirrezabalaga izan zen azkarrena helmugan, sailkapen orokorrean laugarrena eta Euskadiko bigarrena Maite Arraiza irabazlearen atzetik 2:51:28 denborarein; 1.240 postuan Alaitz Lizaso sail-katu zen 3:17:20 denborarekin eta 2.841. postuan Nerea Arrutik bukatu zuen, 3:45:04an.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión