Oriokok bost lagunarteko jokatuko ditu Liga hasiera behar den bezala prestatzeko, lehenengoa bihar goizean.

Orio

Oriokoren lehen lagunartekoa bihar, Antiguokoren aurka

Goizeko 11:30ean, Mendibetz zelaian; ondoren, hilaren 20an Zarautzen jokatuko dute

Antxon Etxeberria

ORIO.

Jueves, 14 de agosto 2025, 20:47

Ohorezko Mailan jardungo duen Oriokok badaramatza egun batzuk entrenamenduekin denboraldi berria behar den bezala prestatzeko, Igor San Miguel entrenatzaile berriaren esanetara.

Publicidad

Preferente mailatik igo ondoren, Oriokok joan den urteko jokalari gehienak mantetzen ditu, baina, zenbait berri ere iritsi dira taldea indartu eta maila berriari aurre egiteko. Paul Cortazar, Beñat Arruti, Xuban Garcia, Iker Peral, Liber Perez, Joseba del Olmo, joan den denboraldian bigarren taldeko entrenatzaile izandakoa, edo Antiguotik itzuli den Unax Arocena.

Aurre denboraldiko lehen lagunartekoa bihar jokatuko dute 11:30ean Mendibeltz zelaian, hain zuzen Nazional jubeneil mailako Antiguokoren aurka. Hilaren 20an Zarautzen jokatuko dute, hilaren 27an Mendibeltzen Lasarteko Ostadar arerio; eta Liga hasi aurretik, azken bi lagunartekoak, Astigarragako Mundarro eta Tolosaren aurka izango dituzte. Guztira 5 neurketa Liga hasiera ongi prestatzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad