Orio
Oriokok ez du partida erraza izango gaur Tolosaren aurkaMendibeltz zelaian jokatuko dute San Miguelen mutilek 17:00etatik aurrera
Antxon Etxeberria
ORIO.
Viernes, 28 de noviembre 2025, 20:46
Oriokok gaur arratsaldeko 17:00etan Mendibeltz zelaian Tolosaren bisita jasoko du ohorezko erregional mailako 12. jardunaldian. Azken bi porroten ondoren, partida benetan garrantzitsua izango da Igor San Miguelek entrenatzen dituen mutilentzat, izan ere sailkapenean arnas pixka bat hartzeko, puntuak batu beharrean dago. Oriokok 11 puntu ditu eta Tolosak 16, beraz, badakite ez dela partida erraza izango.
Publicidad
Aurretik, 15:00etan, Erregionaleko taldeak Axular izango du arerio.
Bihar goizean beste bi partida jokatuko dira; 10:00etan, lehen kadete mailako Orioko B- Santo Tomas Lizeoa eta, jarraian, 12:00etan, ohorezko jubenil mailako Orioko-Arrupe jokatuko da. Irabazi ezkero, hirugarren postua sendotuko lukete.
Beste talde guztiek kanpoan jokatuko dute. Neskek gaur 17:30ean Oñatin Debagoiena Bailararen aurka. Lehen talde kadeteak, berriz, 15:00etan, Donostiako La Salle zelaian, Igaltegi taldeari egingo dio bisita. Oriotarrak lidertzan jarraitu nahi dute eta beste hiru puntuak lortzeko asmoarekin aterako dira zelaira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión