Orio
Orioko-Euskalduna, hiru puntu oso garrantzitsu jokoanIgoerako ametsarekin jarraitzeko, gaur arratsaldeko 17:00etatik aurrera Mendibeltz zelaian jokatuko dute
Antxon Etxeberria
ORIO.
Ostirala, 28 martxoa 2025, 19:47
Sei partida besterik ez dira geratzen dira Preferenteko Ligaren amaierarako eta gaur arratsaldeko partida Mendibeltz zelaian Orioko eta Euskaldunaren artekoa erabakikorra izan daiteke. Bi taldeak bigarren postuan berdindurik daude 49 punturekin eta 17:00etatik aurrera jokatzen den neurketako hiru puntuak amets egiten jarraitzeko guztiz garrantzitsuak dira. Lehen postuan Roteta dago lau puntu gehiagorekin eta gogoratu lehen postuan amai-tzen duenak zuzenean igoko dela eta bigarrenak beste multzoko bigarrenaren aurka jokatu beharko duela igo ahal izateko. Gaur arratsaldekoari dagokionez, zaletuen bultzadarekin, garaipena gertuago egongo da.
Beste taldeak
Beste hiru partida ere jokatzen dira gaur Menditbeltz zelaian. Goizeko 11:30ean infantil neskak, Orioko-Añorga; jarraian, eguerdiko 13:00etan lehen kadete taldeak jokatzen du, Urkiren aurka. Arrasaldeko 17:00etan aipatutako Orioko-Euskalduna eta 19:00etan Erregionaleko taldeak itxiko du egitaraua Lasarteko Texas-en aurka.
Bihar iganderako beste bi partida geratzen dira. Arratsaldeko 16.00 ohorezko infantil mailako Oriokok, Aizkorri Segura izango du arerio eta 18:00etan, infantil txikiak, Billabona.
Gainontzeko taldeek kanpoan jokatzen dute. Esaterako, ohorezko jubenilek gaur eguerdian Errenderian eta Erregionaleko neskek Alegiko Intxaurdiri egingo diote bisita.