Borrar
Lehen partida irabazi eta bigarrena galdu egin zuten oriotarrek.
Orioko Bate Bizkorrak eta Viladecans taldeen artean, berdinketa (1-1)

Orio

Orioko Bate Bizkorrak eta Viladecans taldeen artean, berdinketa (1-1)

Ohorezko Mailako Softboleko hirugarren jardunaldian

El Diario Vasco

ORIO.

Jueves, 20 de marzo 2025, 21:05

Orioko Bate Bizkorrak eta Bartzelonako Viladencans taldeek igandean Mendibeltz zelaian jokatu zuten Liga Nazionaleko Urrezko Ohorezko Mailako Softboleko hirugarren jardunaldia berdinketarekin amaitu zen, talde bakoitza garaipen batekin.

Lehen partidaren hasiera oso parekatua izan zen hirugarren sarrerara arte, non OBB bere lehen eta bakar lasterketa sartu zuen Maialen Pisón eta Estibaliz Álvarezen batikadei esker. Nahiz eta katalanek partida berdintzeko azken aukera izan zazpigarren sarreran, emaitza aldaketarik gabe mantendu zen amaierara arte, bi multzoen defentsa-lanari esker. Azkenean, 1-0eko emaitzarekin bukatu zen partida oriotarren alde.

Bigarren partida modu guztiz ezberdinean garatu zen. Nahiz eta oriotarrek lehenengo sarreran lasterketa batekin markagailua estreinatuz hasi, katalanek hirugarren sarreran partida iraultzea lortu zuten lau lasterketa sartuz. Honi esker, abantaila lortu eta handitzen jarraitu zuen pixkanaka, partida 1-11 amaitu arte.

Hurrengo jardunaldian, OBB Iruñeara joango da bertako Izaga taldearen aurka jokatzeko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Orioko Bate Bizkorrak eta Viladecans taldeen artean, berdinketa (1-1)