Borrar
Oriokoren jokalariei pozik egoteko arrazoirik ez zaie falta. ETXEBERRIA
Mariñoren zelaian 1-4 irabazita, aukera guztiekin jarraitzen du Oriokok

Orio

Mariñoren zelaian 1-4 irabazita, aukera guztiekin jarraitzen du Oriokok

Joseba Agirreren taldeak sendo jarraitzen du; azken 10 partidetatik zortzi irabazi ditu eta beste biak berdindu

Lunes, 24 de marzo 2025, 19:51

Jardunaldi bat gehiago, Preferente mailako Oriokok bolada onean jarraitzen du. Irteera zaila zuen Irungo Ventas zelaira, Mariño talde gogorra baita, batez ere bere etxean, baina Joseba Agirreren mutilek ez zuten hutsik egin; sendo jarraitzen dute eta azken emaitzak, 1-4, taldearen nagusitasuna erakusten du.

Lehen zatian 0-2 aurreratu ziren bisitariak, Harri Bruño eta Iker Coladoren golei esker. Eta bigarrena bide beretik joan zen. Jon Barrenetxeak hirugarrena sartu zuen 69. minutuan, partida oso ondo bideratuta utziz, eta are gehiago Daniel Carmonak 87.ean 0-4koa ezarri zuenean. Partidako azken gola, etxeko taldearena, 89. minutuan iritsi zen. Azken 10 partidetatik Oriokok 8 irabazi ditu eta beste biak berdindu. Azken porrota Rotetaren aurkakoa izan zen, 2-5 urtarrilaren erdialdean.

Sailkapenean, beste bi arerio nagusiek ere garaipenak lortu zituzten. Hala, Rotetak 53 puntu ditu eta bigarren postuan berdindurik daude Orioko eta Euskalduna 49 punturekin. Bi taldeek datorren asteburuan neurtuko dituzte indarrak Mendibeltz zelaian. Sei jardunaldi besterik ez dira geratzen eta lehen finala izango dute.

Gainontzeko emaitzak

Erregionaleko taldeak ere hiru puntuak ekarri zituen Andoaindik, 0-1 irabazita Euskaldunari, Aitor Caperochipiren gol bati esker. Ohorezko jubenil taldeari dagokionez, berdinketa golik gabe Orioko eta Añorgaren artean eta. ondorioz, oriotarrek lehen postua eskuratu dute, nahiz helburu nagusia maila mantentzea den.

Ohorezko kadeteek garaipen argia lortu zuten, 0-3 Ostadarren zelaian, Iker Zuloaga, Nadir El Maimouni eta Oier Larrañagaren golekin. Azken hirugarren dira, baina ea hiru puntu hauek gora egiten hasteko balio dieten.

Kadete handiak meritu handiko berdinketa lortu zuen Realaren aurka, 1-1, eta, senior mailako emakumeak ere berdinketa, 3-3 Urnietan, Uxue Zubielki (2) eta Enara Garmendia goleatzaile. Hori bai, 0-3 irabazten hasi ziren eta azkenean berdinketarekin konformatu behar. Neska kadeteek atsedena zuten.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mariñoren zelaian 1-4 irabazita, aukera guztiekin jarraitzen du Oriokok