Orio
Leandro Salvagnok urrea lortu du Hegoameriketako txapelketanUruguayko selekzioarekin aritu da gizonezko absoluto mailako Skull Laukoan
A. E.
orio.
Osteguna, 27 martxoa 2025, 20:10
Leandro Salvagno, Orio Arraunketa Elkarteko arrunlaria, Paraguayko Asuncionen ospatu diren Hegoameriketako txapelketako txapeldun izan da, bere Uruguayko selekzioarekin. gizonezko absolutu mailako (M4x) Skull Laukoan lehiatu du Orio AE-ko arraunlariak.
Uruguayk 5:50.51denborarekin irabazi zuen; 2.- Argentina: 5:54.99; 3.- Txile: 5:59.51; 4.- Brasil; 5.- Paraguay.
Leandro 2019an etorri zen arraun egitera Oriora, eta dagoeneko bosgarren denboraldia burutuko du Orio Arraunketa Elkartearekin, guztiz oriortatuta dagoela erakutsiz.
Pontejosen, Astillerosen, Kaikun, eta Zierbenan arraun egin ondoren, 2019an eta 2020an Orio defendatu zuen. Ondoren, Kaikura joan zen Jose Luis Kortarekin, eta 2022an Zierbenan ibili zen. Azken hiru urteotan, berriz, Orion dabil. 41 urterekin, Orioko arraunlari beteranoena da, baina sasoian mantentzen da.