Orio
Kolore bat, sentimendu bat, herri bat... OrioIzugarria Orioko arraunlariek igande iluntzean herrian jasotako harrera
Oriok izugarrizko harrera egin zien bere arraunlariei igande iluntzean. Kontxako Bandera irabazi ostean, eguerdian festa Donostian izan zen bezala, arratsalde eta iluntzean Orion bizitutakoa ez da erreza lerro batzuren bitartez adierazten.
Publicidad
Donostiako Igara auzoan, Orio Arraunketa Elkartearen babesleetako bat den El Vaskito jatetxean bazkaldu ondoren, arraunlariak Oriora iritsi ziren eta txarangak lagunduta, 20:00etan Bikamiotatik Herriko Plazara arteko ibilbidea hasi zuten, ehunka zaleren txalo eta zorionen artean, kolore horia besterik ikusten ez zelarik.
Zirrara eta alaitasuna aldi berean nabaria zen jendetzaren artean; adin guztietako herritarrak zeuden arraunlarien zain kaleetan. «Bagenekien negar egingo genuela, emozioz edo amorruz irabazten ez bagenuen, baina, zorionez, negarra bandera eskuratu ondoren izan da», zioen udaletxe aurrean bildutako kuadrilla batek, hirugarren postuarekin konformatu behar izan duten emakumeetaz ere gogoratuz. «Txalo bat beraientzat ere, ez dute bandera lortu, baina ahalegina egin dute».
Astea luzea eta urduria izan da Orion, baina Kontxako konkistak askapen osoa ekarri du, Iker Zabalaren arraunlarien denboraldi bikaina borobilduz. Dena den, oraindik gosez dira eta datorren asteburuko bi estropadak ez dituzte baztertu nahi.
Benito eta 'Mirotzak'
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión