Orio
Indarkeria matxistaren aurkako jardunean urratsak ematen jarraitzeko konpromisoa«Harreman osasuntsuetan eta elkarbizitza onean oinarritutako herria nahi dugu», diote udaletxetik
Antxon Etxeberria
ORIO.
Martes, 25 de noviembre 2025, 20:51
Azaroaren 25a Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna da, eta Orioko Udalak irmoki gaitzesten ditu indarkeria matxistaren adierazpen oro. Indarkeria matxistaz ari garenean, egiturazko arazo sozial batez ari gara. Ez da emakumeen arazoa soilik, gizarte osoarena baizik. Alde horretatik, Orioko Udalak konpromisoa hartzen du indarkeria matxistak dituen adierazpen, forma eta dimentsio ororen prebentziorako, kontzientziaziorako, artatze osorako eta erreparaziorako baliabideak eta zerbitzuak garatzen jarraitzeko eta hobetzeko.
Publicidad
Gainera, indarkeria matxista jasaten duten emakumeen inguruan sarea eta komunitatea sortzeko deia egiteaz gain, jendarte osoaren konpromisoa beharrezkoa dela iritzi du Udalak, eta berdintasunaren alorrean eta indarkeria matxistaren aurkako jardunean urratsak ematen jarraituko du, besteak beste:Indarkeria matxistari aurre egiten dioten emakumeen-tzako arreta hobetzeko erakunde arteko protokoloa hobetzen, indarkeriari aurre egiten dioten emakumeekin esku-har-tzean urratsak emateko; Emakumeentzako aholkularitza psikologikoa eta juridikoa eskain-tzen; Neska gazteak ahaldun-tzeko eta indarkeriari gabeko bizitzak garatzeko baliabide pegagogikoak lantzen; Hezkide-tzan eta tratu onetan oinarritutako herri eredu bat eraiki-tzeko ikastetxeekin, elkarlanean, proiektuak garatzen...
Orioko herrian hainbat eraso izan dira azken hiletan. Horregatik, herri-desio hauxe aldarrikatzen du Orioko Udalak: «Bizitza askeak plazer. Harreman osasuntsuetan eta elkarbizitza onean oinarritutako herria nahi dugu, eta Udalak norabide horretan arraun egiteko deia egiten die herritar guztiei».
Bestalde, Mugimendu Feministak deituta, elkarretaratzea egin zen atzo iluntzean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión