Pello eta Nikolasa buruhandien taldea eta musikariak gaur kalejiran.

Orio

Herriko txaranga eta buruhandiak kalez kale gaur iluntzean

Ibilbidea kultur etxean hasiko dute iluntzeko 19:15ean

A. E.

ORIO.

Jueves, 20 de noviembre 2025, 20:01

Bihar, larunbata, azaroak 22, Santa Zezilia eguna izango da, Musikarien Eguna. Eta festarekin bat egiteko, herriko txaranga eta Pello eta Nikolasa buruhandien taldea kalez kale ibiliko dira bezperan, gaur iluntzean, herria girotzen. Ibilbidea kultur etxean hasiko dute, iluntzeko 19:15etik 19:30ak aldera. Eusko Gudari kalean aurrera, Bikamiotaraino joango dira, eta itzulia eginda, Arrantzale kalea, Baxoalde kalea eta Palota kalea igaroko dituzte; Balea kaletik Arrantzale kalera joango dira jarraian, eta Arkaitz taberna paretik pasata, Herriko Plazara iritsiko dira.

Publicidad

Eguraldiaren arabera, baliteke ibilbidea bertan behera utzi behar izatea eta musika eta dantza saioa osorik Herriko Plazan egitea.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad