Gaur arratsaldeko egitaraua zomorro eta arimen kalejirarekin abiatuko da.

Orio

Herriko hainbat eragilek antolatuta, Gau Beltza gaur herri-kalejirarekin abiatuta

Kalejirak geldialdiak egingo ditu eta ondoren, 19:30ean, beldurrezko ibilbidea antolatu du Txurrumuskik LH3tik DBHra bitarteko ikasleentzat

Antxon Etxeberria

orio.

Jueves, 30 de octubre 2025, 20:29

Orioko Udalak, herriko ikastetxeek eta Txurrumuskik antolatuta, gaur, ostirala, urriaren 31 Gau Beltza ospatuko da herrian. Egitaraua zomorro eta arimen herri-kalejirarekin abiatuko da 18:00etan, Baxoaldetik.

Publicidad

Geldialdiak egingo dituzte Andra Mariko zabalgunean eta Herriko Plazan, eta Harribil dantza-taldeko dantzariek lagunduta, herritarrek aukera izango dute arin-arina eta fandangoa dantzatzeko. Ondoren, HHko eta LHko ikasleentzako tailerrak izango dira plazan, ikastetxeek gidatuta.

Eta 19:30ean, beldurrezko ibilbidea antolatu du Txurrumuskik LH3tik DBH4ra bitarteko ikasleentzat. Ibilbidea talde txikietan egingo dute haurrek, plazatik abiatuta eta txandaka. Txandak plazan bertan antolatuko dira.

Zomorro eta arima mozorroak

Iaz bezala, antolatzaileek dei egiten diete herritarrei Gau Beltzaren tradizioari lotutako mozorroak jantzi ditzaten: Alkandora: koadroduna edo zuria. Baserritar jantziaren prakak edo gona. Tela zuriarekin egindako aurpegiko estalkia edo aurpegia margotuta. Lastozko txapela edo ilea nahasita.

Gau Beltza ez da Estatu Batuetatik etorri zaigun jai bat. Euskal Herrian ere ospatzen zen lehen, beti urriaren 31n, Santu Guztien egunaren bezperan. Orion ere, egun honetan, kalabazak barrutik hustu eta kandelekin argitzen ziren, Karmele Esnal andereño oriotarrak, bere txikitako urteak gogoan, kontatzen duen bezala. Gau Beltzaren tradizioa galdu edo ahuldu egin zen gero Euskal Herrian, baina, gaur egun, toki askotan ari dira horren inguruko ohitura zaharrak berreskuratzen, ospakizuna indartzen eta berrasmatzen. Orion ere hori egin nahi dute Gau Beltzaren antolatzaileek.

Publicidad

Heriotzaren gaia

Udazkenetik negurako tarteak, egun motz eta ilunekin, sinbolismo handia du Euskal Herrian ere: azken uztak biltzeko garaia da, urtearen bukaera badatorrela gogorarazten digu eta, azkenik, hildako senideen oroimena ere badakar. Gaztetxoentzat, aukera ezin hobea da heriotzaren gaia mahai gainean jartzeko, ikuspegi ludiko batekin: elkar beldurtzeko jolasak eginez, kalabazak eta arbiak hustu eta argiztatuz, mozorroak jantziz...

«Inguruko beste herri askotan egiten ari diren bezala, gure tradizioa jaso, berreskuratu eta berrasmatu egingo dugu Orion!», diote antolatzaileek.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad