Kandido Uranga eta Inazio Tolosa izango dira gaur kultur etxeko oholtzan.

Orio

'Gabriel Arestirekin' ikuskizuna larunbat honetan kultur etxean

Kandido Uranga eta Inazio Tolosa aktoreen eskutik, arratsaldeko zazpietan da hitzorfdua

Viernes, 24 de octubre 2025, 20:59

Kandido Uranga eta Inazio Tolosa aktoreek 'Gabriel Arestirekin' ikuskizuna eskeiniko dute larunbat honetan, arratsaldeko 19:00etan, kultur etxean.

Publicidad

Gabriel Aresti, olerkari bilbotarraren heriotzaren 50 urteak beteko dira aurten eta antzezlan hau aukera ederra da euskal kulturan mugarria den artista ezagutzeko. Ikuskizuna Kandido Urangaren apustu pertsonal bat da, bere hitzetan aspalditik zor zuen emanaldia.

'Harri eta herri' liburuko 'Q' poema entzungo dugu batetik eta Pedro Alberdiren 'Gabriel Aresti Eibarren' ipuinean Arestiren idazlearen ikuspegi humanoagoa ezagutu.

Oso hurbiletik ikusteko emanaldia da, eta Kandidoren ahots gartsuak, Inazio Tolosa izango dute osagarri.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad