Orio
Euskaldunari irabazi ostean, sailkapenean beste urrats bat eman du OriokokSecciones
Servicios
Destacamos
Orio
Euskaldunari irabazi ostean, sailkapenean beste urrats bat eman du OriokokA. E.
orio.
Lunes, 31 de marzo 2025, 19:58
Preferente mailako Orioko taldeak ez du hutsik egin, beste garaipen berri bat lortu zuen larunbat arratsaldean Mendibeltz zelaian arerio zuzen baten aurka, Euskaldunari 1-0 irabazi ostean. Partidako gol bakarra Harri Bruñok sartu zuen, penalti puntutik, 56. minutuan.
Ondorioz, sailkapenean bigarren kokatzen da Orioko 52 punturekin eta Euskalduna hirugarren 49kin. Rotetak lidertzari eusten dio 56rekin. Hori bai, sufritutako puntuak lortu zituen, 2-1 Touringen aurka, garaipenaren gola 92. minutuan sartuz.
Honek ez du etenik eta larunbatean (17:00) Joseba Agirreren mutilek berriz etxean jokatuko dute, Amara Berriren bisitarekin.
Bestalde, ohorezko jubenilek 3-2 galdu zuten Errenterian. Erregional taldea, Kopako neurketan, 3-2 nagusitu zen Texas Lasarteren aurka. Nes-kek 0-1 irabazi zuten Intxaurdiren zelaian eta ohorezko kadeteek ere irabazi, 3-1 Aizkorri-Segurari.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.