Borrar

Orio

Doako autobusa Oriotik Kursaalera 'Amor Furor' obra ikustera joateko

Kontzertua apirilaren 8an izango da eta izena emateko epea apirilaren 3an amaituko da

El Diario Vasco

ORIO.

Martes, 25 de marzo 2025, 20:04

Le Cercle de l'Harmonie orkestrak 'Amor Furor' kontzertua eskainiko du Donostiako Kursaalen, apirilaren 8an, asteartearekin. Saiora joan nahi duten oriotarrek autobus-zerbitzua izango dute doan, eta izena emateko epea apirilaren 3an amaituko da. Emanaldia arra-tsaldeko 19:30ean hasiko da, eta Zumaiatik datorren autobusa 18:40ean iritsiko da autobus-geltokira. Ikuskizunera joan nahi dutenek euren kasa erosi behar dute sarrera Kursaalen webgunean. Sarrera erositakoan, autobuseko tokia erreserbatu behar dute, infoturismoa@orio.eus helbidera idatzita edo 943 835 565 telefonora deituta. Sarrerak hainbat preziotan erosi daitezke, tokiaren arabera.

Langabetuek eta 30 urtetik beherakoek 3 euroan erosi ditzakete sarrerak. Horretarako, sarrera erreserbatu behar dute 943 835 565 telefonora deituta. Behin erreserba eginda, kontzertuaren egunean, leihatilara jo beharko dute, eta adina (Ordu Gaztea) edo lan-egoera (langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu. Lekua leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da.

Gutxienez 15 pertsonako talde bat ez bada osatzen, eskaintza bertan behera geratuko da (erositako sarreren dirua bueltatuko da, hori gertatuz gero).

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Doako autobusa Oriotik Kursaalera 'Amor Furor' obra ikustera joateko