Orio
Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek Santa Zezilia eguna ospatuko duteArratsaldean kalejira egingo dute eta, ondoren, 18:30ean, Herriko Plazan kontzertua izango da
Antxon Etxeberria
ORIO.
Miércoles, 19 de noviembre 2025, 20:11
Azaroaren 22a Santa Zezilia eguna da, musikarien zaindariaren eguna, eta ohikoa den moduan, Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek ekitaldi berezia prestatu dute haien eguna ospatzeko. Hala, gaur goizean, 11:30ak aldera, Eguneko Zentrora joango dira eskolako ikasle eta irakasleak, eta egoiliarrei ekitaldi txiki bat eskainiko diete. Gainera, haiekin kantatzera animatuko dituzte.
Publicidad
Arratsaldean, bestetik, bi ekintza egingo dituzte ikasleek: 17:30ean hasita, eskolatik Herriko Plazarainoko bidea kalejiran egingo dute trikitilari eta panderojoleek, txistulariek eta dantzariek. Ondoren, plazan bertan kontzertua emango dute soka taldeak, bandek, dantzariek eta musikako ikasleek, 18:30ean hasita.
Ikasleak aritu dira ekitaldiak prestatzen, eta herritarrak animatu nahi dituzte saioez gozatzera.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión