Orio
Bizitzarako trebetasunak ikastaro praktikoa, gazteei zuzendurikBihar, asteazkena eskainiko da Treba programaren baitan, arratsaldeko 17:30ean hasita, Salatxo aretoan
A. E.
ORIO.
Lunes, 3 de noviembre 2025, 20:59
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria departamentuko TREBA programaren bidez, bi ikastaro emango dira Orion azaroan, 17 eta 24 urte arteko gazteei zuzendutakoak biak: Bizitzarako trebetasunak saioa asteazken honetan, azaroaren 5ean, eta Lan-mundurako gaitasunak eta baliabideak, azaroaren 12an.
Publicidad
Bihar, Bizitzarako trebetasunak ikastaro praktikoa egingo da Salatxo aretoan, 17:30ean hasita. Saio honen helburua da gazteei tresnak eskaintzea garapen pertsonalari eta profesionalari lotutako bidean aurrera egin dezaten. Horretarako, autonomia pertsonala bilatzeko eta aberasteko baliabide praktikoak landuko dira, eta helduaroko erronkei aurre egiteko tresnak eskaini.
Saio praktikoa izango da, eta edukien azalpen orokorraren ondoren, gazteen parte-hartze aktiboa sustatuko da dinamika ezberdinen bidez. Powering Education elkartea arduratuko da saioa gidatzeaz, eta hiru orduko iraupena izango du.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión