Orio

Bertako zuhaitzen eta zuhaixken hazien banaketa bihar eguerdian Herrio Natur taldearen eskutik

A. E.

Orio.

Jueves, 6 de noviembre 2025, 20:34

Urteroko ohiturari jarraituz, Herrio natur taldeak Euskal Herriko zuhaitzen haziak banatuko ditu bihar, larunbata, azaroaren 8an. Herriko Plazan jarriko dute mahaia, goizeko 11:00etan, eta bertan izango dira arratsaldeko 13:30ak arte.

Publicidad

Ekimen horren bitartez, Herrio taldeak herritarrak sentsibilizatu nahi ditu bertako zuhaitz espezieak zaintzearen garrantziaz.

Banaketaren helburua da herritarrek zuhaitz-hazi horiek etxean ereitea eta, landaretxoa sortzen denean, kanpoan landatzea, toki egoki batean.

Euskal Herriko haziak

Euskal Herriko zuhaitzen haziak dira Herrio taldeko kideek banatuko dituztenak: lizarra, gaztaina, artea, haritza, elorri zuria, gorostia, astigarra... Eta taldeak Orion duen mintegitik zein partikularrek emandako hainbat zuhaixka ere banatuko dituzte.

Beraz, gerturatu Herriko Plazara eta eskuratu haziak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad