Orio

Autobus zerbitzu bereziak egun hauetan San Nikolas festak direla eta

A. E.

orio.

Jueves, 4 de diciembre 2025, 19:49

San Nikolas festak direla eta, Lurraldebusek autobus -zerbitzu bereziak eskainiko ditu gauetan. Helburua, ko-txeak alde batera utzi eta autobus zerbitzuak erabiltzea. Honela, UK09 lineak, Usurbil-Zumaia ibilbidean, gaur, ostirala eta igande gauetan zerbitzu bereziak eskainiko ditu. Usurbiletik Orioruntz, gaueko 23:30ean, goizaldeko 01:30 eta 04:00etan aterako da Zumaiatik berriz, 22:30ean, 00:30 eta goizaldeko 05:00etan. Eta bihar larunbata, ohiko gaueko zerbitzua izango da.

Publicidad

Era berean, UK08 lineak ere, Orio-Aia ibilbidean, zerbitzu bereziak eskainiko ditu gaur eta igandean, Orioko geltokia tren geltokikoa izango delarik. Aiatik autobusak 22:30 eta 23:30ean aterako dira eta Oriotik bueltan, 23:00, 00:00, 02:00, 03:00 eta 05:00etan. Larunbateko gauean, berriz, Oriotik Aiaruntz, 00:15, 02:15, 03:15 eta 05:15ean, zerbitzu hau Austiza Bidaiak enpresak eskeiniko duelarik.

Beraz, aukera zabala autobusak erabili eta autoak alde batera uzteko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad