Costa Urola

Haurrei zuzendutako arnasketa tailerra izango da gaur eta hilaren 11n

Aizarnazabalgo Udalak Spiningeko lau bizikleta zozketatuko ditu herritarren artean

Sara Utrera

AIZARNAZABAL.

Miércoles, 3 de diciembre 2025, 20:27

Haurrei zuzendutako 'Arnasketaren indarra' tailerra antolatu dute. Arnasketaren eragina eta onurak modu eraginkorrean landuko dira saioan. Tailerraren egunak gaur eta hilaren 11n izango dira, biak arratsaldeko 17:30ean, Lauburuko bigarren solairuan. Izena emateko deitu 670 54 90 31 (Aloña) zenbakira.

Publicidad

Udalak Spiningeko lau bizikleta zozketatuko ditu herritarren artean. Bizikleta horiek erretiratuta egon dira, mantentze-lanak egin behar zaizkie, baina erabilgarriak dira.

Bizikletak lortzeko baldintza hauek bete behar dira: familiako pertsona batek bakarrik eman dezake izena, abenduaren 15era bitartean. Zozketa abenduaren 19an egingo dela iragarri dute.

Musika eskolaren zozketa

Santa Zezilia egunean, Musikarien zaindariaren egunean, Alaitsu dantza eta musika eskolak otar bat zozkatu zuen; zenbaki saritua 3.448 izan da eta ordezkoa, berriz, 8.796.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad