AMAXKAR

Getaria

Xixili kontzertua bikaina Salbatore Abesbatzarekin

Lunes, 1 de diciembre 2025, 20:30

Salbatore Deunaren Abesbatzak Xixili Eguna ospatzeko kontzertua eman zuen elizan igande eguerdian. Mezetan abestu eta gero jendaurrera atera ziren Jexus Aldalur zuzendari zeramatela. 'Agurra'-k ireki zuen emanaldia, aurresku eta guzti, Ainhoa Camiok dantzatua. Jarraian, 'Goizeko izarra', 'Wenn ach ein Glópcklein war', 'Elurra mara mara', 'Ecce panis angelorum', 'A Getaria', 'Xalbadorren heriotzean', 'Egun sentia', 'Ixil ixilik dago' eta ''Arraunlariak' abestu zuten beti txalo artean. Bakarlariak Birjilio Azpillaga, Karmele Martiarena eta Bernardino Larrañaga izan ziren. Gaizka Ezenarro (gitarra) eta Josu Txapartegi (teklatua eta eskusoinua) izan ziren musikariak. Aurten ohitura jarraituz, Pepita Ucin eta Nikolas Larrañaga omendu zituzten opariak eskainiz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad