Las diez noticias clave de la jornada
Sahatsaga kiroldegian jarri berri diren panelak. AMAXKAR

Getaria

Tokiko energia komunitatean izena emateko aukera zabalik dago

Jadanik 91 herritar apuntatu dita ETK Getaria elkartera

Jueves, 29 de febrero 2024, 21:26

Getariako Udaleko eraikin publikoen estalkietan Udalak eta Aldundiak elkarlanean jarri dituzten plaka fotovoltaikoei esker sortuko den energia elektriko guztia herritarrentzat izango da. Askizuko frontoian, kiroldegian eta Miako pilotalekuan jarri diren 432 eguzki-plakek 292 etxe eta denda txikien faktura elektrikoa murrizteko izango dira. Horretarako ordea, ezinbestekoa izango da TEK Getaria elkarteko bazkidea izatea (Tokiko Energia Komunitatea).

Publicidad

Bazkidetza interneten izen-ematerako ireki den orriaren bitartez egin behar da eta jadanik 91 herritarrek eman dute izena. Getariarrek informazio gehiago izan eta egitasmo honetara izena-emateko elkarteko kideak zuzenean laguntza eskainiko dute Udaletxe azpian jarriko den laguntza-puntuan, martxoak 2an, larunbata, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 13:00ra eta hilak 9an, larunbata, 11:00etatik 13:00ra. Bi egun horietaz gain, zuzenean honen inguruan dagoen guztiaz jakitun izateko herritarrek 900 859 695 telefono zenbakira deitu dezakete edo www.tekgipuzkoa22.eus webgunean begiratu.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad