Asteburuan lanean aritu diren judokak. TAIKO

Getaria

Taiko Gipuzkoako Txapelketarako puntuak irabazten

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Martes, 14 de marzo 2023, 21:40

Asteburu honetan, Taikoko alebin txiki eta alebin neskek, aurtengo bakarkako lehen jardunaldia burutu zuten Errenteriako Fanderia pilotalekuan. Bi kategori hauek, hiru sailkapen jardunaldi burutuko dituzte, bakoitzean ahalik eta puntu gehien irabaziz Gipuzkoako bakarkako txapelketan sartzen saiatzeko.

Publicidad

Larunbat arratsaldean, mutilen txanda. Julen Uranga 31kilo azpiko kategorian lehiatu zen eta Anartz Rodriguez 38 kilo azpitik. Julen Urangak, bi randori egiteko aukera eduki zuen. Lehen randoria ezin izan zuen irabazi, txapelketan 3. gelditu zenaren aurka eduki zuelarik eta bigarren randorian nagusitzen hasi bazen ere, aurkari ondarroarrak Wazari bat egitea lortu zionez esku hutsik bueltatu behar izan zuen, lan paregabea egin ondoren.

Anartz Rodriguezen kasuan, 38 kilo azpiko kategorian lehiatzen lehen aldia zen. Aurrenengo randoria Hansoku Make baten bitartez irabazi zuen. Bigarrena galtzearen ondorioz, brontzeko randoria burutu zuen eta hirugarren hau irabaziz, hirugarren postuarekin eta finalean sartzeko puntuak irabazten hasiz bukatu zuen lehen jardunaldia.

Igande goizean, nesken txanda. Seynabou Camara eta Johana Flores joan ziren. Seynabou Camararen bigarren txapelketa izanik, oso lehiakorrak izan ziren bi randori luze burutu zituen. Lehenengoan, Donostiako aurkariak harrapaketa baten bidez garaitu zuen eta bigarren randoria berriz, Wazari batekin galdu zuen. Bere kasuan, 5. postua irabazirik puntuak irabazten hasi bada ere, Gipuzkoako txapelketan sartu ahal izateko hurrengo bi jardunaldietan postu hobea lortu beharko du.

Bukatzeko, Johana Flores, 12 urteko judoka gerriko txuriak, 2. postua lortu zuen. Johana, 2023ko urtarrilean sartu zen Taiko judo klubean inoiz judorik egin gabe eta bere lehen txapelketa izanik, presio gabe esperientzi bila joan zen. Lehen randoria Zarauzko Lizardi judo klubeko aurkariaren aurka irabazi zuen Ippon bidez nagusituz eta bigarren randoria Wazari batekin irabazi zuen denbora amaitzean. Semifinala irabazi ondoren, finala Lizardiko beste ikasle baten aurka eduki zuen, non gogotsu borrokatu ondoren bigarren postuarekin eta Gipuzkoako txapelketarako puntu ugarirekin etxeratu zen.

Publicidad

Anartz, Julen eta Seynabouk Taiko judo klubean urte ugari daramatzate entrenatzen, baina, pandemiaren ondorioz lehiaketetan esperientzia gutxi baldin badute ere, izugarrizko txapelketa burutu zuten. Orain bigarren sailkapen jardunaldirako gogotsu entrenatzen jarraituko dute, emaitzak hobetu eta Gipuzkoako txapelketan sartu ahal izateko. Johanaren kasuan, berriz, txapelketetan ez ezik, tatamian esperientzia gutxi eduki arren, denbora gutxian, asko ikasten jarraitu beharko du finalean sartu ahal izateko.

Bestalde, igande honetan, martxoak 19, Errenteriako Fanderia pilotalekuan Suhar Esnal, alebin handi kategoriko judoka, iazko Gipuzkoako hirugarrenak, bere lehen jardunaldia izango du, non, bera ere, finalerako puntuak irabazten saiatuko da. Bestalde, benjaminak, Donostiako arte martzialen aretoan izango dira beraien lehen judoko topaketan. Taikotik, 14 judoka izango dira, besteak beste, LH3ko Karle Esteban, Karen Esnal, Maddi Larrañaga, Oier Mujika, Irai Gorrotxategi, Yeray Farinango, Martin Fleischmann, Unai Azkue, Haize Subijana eta Nour Camara. LH4ko ikasleei dagokienez, bigarren jardunaldian, Laia Rodriguez, June Rodriguez, Manex Mandiola eta Galder Rodriguez izango dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad