Getaria
Sare konpontzaileek piztu zuten festa herriaren aurreanAlkatearen esanetan «herriak zuen zor historikoa» kitatu zuen emakume talde honek
Salbatore Jasiei hasiera nagusia udaletxeko balkoitik eman zitzaion ohitura jarraituz eta aurten ikurrinaren goratzea eta txupinazoa herrian denbora luzean ahaztuta egon den talde baten esku egon zen, sare konpontzaileak.
Publicidad
Alkateak esan zuen 'zor historikoa' zuela Getariak emakume hauekin eta aurten kitatu dute zor hori. Egunean zear Getariako Banda izan zen protagonista. goizean dianarekin eta eguerdian Harritarten emandako kontzertu bikainarekin. Alkateak, Haritz Alberdik, Meza Nagusia bukatuta herriko plazan dantzatu zuen ohorezko aurreskua. Eta eguneko beste ekimen nagusia konpartsa izango zen gauean.
Salbatore bigarrena
Gaurko jaien egitaraua goizeko 09:30ean hasiko da Gazte Alaiak txistularien diana. Gero, 11:00tan, XI. Patata tortilla lehiaketa (14-18 urte). 12:00etan berriz, Eusko Label hegaluzea parrillan, sagardoa eta garagardoarekin dasta-tzeko aukera, Trikitilari eta enbilen pepitak panderojoleen konpainiarekin. 13:00tan Patata tortilla lehiaketako epaimahaia eta sari-banaketa. 13:00etan Txikiteo animatua, kalez kale. 17:00etan 'Gure Txeru' haur danborrada. Ibilbidea: Balenciaga-Herrerieta-Elkano-Artzape-Txeru aurrea-Plaza. 19:00etan, Getariako buruhaundiak eta pasaiko erraldoiak, plazatik abiatuta, kalez kale. 20:00etan, Elektrotxorongo elektrotxaranga, Katrapunatik abiatuta. Gaueko 22:00etan, GZR, Chuleria joder eta Leihotikan taldeen kontzertuak, frontoian. Jarraian, DJ Proyecto X getariarrak, txosnetan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión