Bihar mezetan eta kontzertuan abestuko du koroak. AMAXKAR

Getaria

Salbadore Deuna Abesbatzaren kontzertua igande eguerdian elizan

Aurretik 10:45ean meza izango da eta bertan ere abestuko du Salbatore Abesbatzak

Viernes, 28 de noviembre 2025, 20:46

Xixili Egunaren inguruan, herriko musikariak emanaldi ezberdinak eskaintzen dituzte eta igande honetan Salbatore Deunaren Abesbatzaren txanda izango da.

Publicidad

Goizeko 10:45ean meza izango da Salbatore elizan eta bertan abestuko du abesbatzak. Ondoren, eztarriak ondo berotuta izango dituztenez eguerdiko 12:30ean, elizan bertan Xixili Deunaren eguna ospatuko dute kontzertu batekin.

Jexus Aldalurren zuzendaritzapean, koroko partaideek azken boladan prestatu duten emanaldiari ekingo diote.

Azken urteetan egin ohi duten bezala, ekitaldiaren barne, abesbatzako kideak omenduko dituzte. Auirtengo saioan bi izango dira omenduak, Pepita Ucin eta Nikolas Larrañaga. Zorionak biei.

Salbatore Deunaren Abesbatzak beste ekitaldi batean ere hartuko du parte. Euskararen Egunaren inguruan antolatzen ari diren ekimenetan, abenduak 6an Kantujiran izango dira eguerdiko 12:30ean Plazan hasita.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad