Getaria
Pepita Enbil musika eskolan izena emateko aukera berriaJ.M. ZUBIAURRE
getaria.
Sábado, 29 de noviembre 2025, 20:22
Pepita Enbil Musika Eskolako matrikulazioa zabalduko da abenduaren 2an eta 3an, askotariko tailer eta taldetan eman ahalko da izena. 3 urtetik 6 urtera arte bitarteko haurrak, adibidez, musika tailerrean eta euskal dantzetan (HH5) apuntatu daitezke, eta 7 urtetik aurrerakoak hizkuntza musikalean, kantu-koralean, mota desberdinetako instrumentuetan eta euskal dantzetan. Interesatuek 688842049 zenbakira idatz dezakete Whatsapp mezu bidez, edo idazkaritza@getariakomusikaeskola.eus eta zuzendaritza@getariakomusikaeskola.eus helbideetara. Bulego ordutegia, 10:00-12:00 eta 16:30etik 19:30era da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión