Herrerieta kalean hobekuntzak hasiko dira astelehenean. AMAXKAR

Getaria

Konponketa eta hobekuntza lanak bi gunetan

Herrerieta kalearen hasieran bat eta bestea, Sahatsaga Goiko bihurgunean

Viernes, 25 de julio 2025, 21:03

Datorren astelehenetik aurrera, eta eguraldiak laguntzen badu, 3 bat egunez bi esku-hartze egingo ditu Udalak herriko bi lekutan. Bata, Herrerieta kalearen hasieran eta bestea, Sahatsaga Goiko bihurgunean.

Publicidad

Herrerietan egingo diren lanek zerikusia dute orain dela 3 bat aste eurite handiek eragindako kalteak konpontzearekin. Orduko hartan, egur zati batek hoditeria itxi eta errepidearen zati bat kaltetu zuen. Berriro lehengoratzea izango da lanen nondik-norakoa.

Sahatsaga goiko biribilgunean, eta autoen abiadura gutxitu eta oinezkoen segurtasuna hobe-tzeko, zebrabidea 'altxako' da. Neurri honekin gainera, irisgarritasunean hobekuntza egongo da ere. Aurreko urtean ezin izan ziren lanak exekutatu baina oraingoan aurrera doaz.

Egun horietan egingo diren lanek ibilgailuen joan-etorrian eragina izango dute: Sahatsagako eskuhartzean beharren arabera baliteke momento batean karril bat edo biak itxitzea eta ibilgailuen norazkoa batera edo bestera bakarrik izatea.

Herrerieta hasierakoak irauten duen bitartean kotxeek, Herrerieta hasiera eta biribilgunea bitartean, goranzko norabidean bakarrik ibili ahalko dira. Izarri parean, beheranzko norantza itxi egingo da.

Publicidad

Herritarrei sor dakizkieken eragozpenen aurrean Udalak senti-tzen duela adierazi nahi du eta eragin gutxiena izaten saiatuko dela esan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad