Getaria
Keta Babyauto jipoituta atera zen Azkoagain zelaian Aloña Mendirekin4-0 galdu arren, bigarren postuan jarraitzen dute, baina orain oñatiarrak lau puntura daude
Juan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Jueves, 20 de noviembre 2025, 20:01
Porrot mingarria joan den igandean Oñatiko Azkoagain futbol zelaian jasandakoa Keta Babyauto taldearentzat. Bi lehenengo taldeak aurrez aurre ziren eta Aloña Mendi nagusitu zen 4 eta 0ko emaitzarekin.
Publicidad
Partida amaierako markagailua ikusita badirudi jipoitu egin zituztela getariarrak baina Martin Alguacilen ustetan «naiz aukera gehiago izan etxekoak, jokoan ez zen halako alderik izan».
Lehen zati txukuna egin zuten Ketakoek baina amaitzear zegoela Joanes Uriak min hartu belaunean eta zelaia utzi behar izan zuen, ondoren anbulantzian eramateko. Bizkor osatzea opa diogu zarauztarrari.
Bigarren zatiko hamargarren minutuan berriz, Villoriaren ate ingurura erdiraketa bat egin zuten oñatiarrek eta urrundu ezean, baloi solte bat aprobetxatu zuten etxekoek lehen gola egiteko.
Ez zuten getariarrek burua makurtu eta joko ona egiten jarraitu zuten. Aukera garbiren bat izan zuten berdintzeko baina asmatu ez eta azken hamar minututan sartuta etorri ziren Aloña Mendiren beste hiru golak.
Arriskatu egin zuten Ketako jokalariak eta atzea irekiagoa zegoela ikusiz, oñatiarrak 83, 87 eta 90+1 minutuetan golak egin zituzten 4 eta 0koa ezarriz. Ez zuten merezi izan holako emaitza baina horrela da futbola.
Bost partida jarraian irabazita ziren Ketakoak eta bat galdu arren aurrera begira jarraitu behar dute. Astean zehar ondo prestatu dute hurrengo norgehiagoka eta benetan erakargarria izango da zaleentzat.
Publicidad
Une hauetan getariarrekin berdinduta dauden Idiazabal hartuko dute Iraeta futbol zelaian bihar arratsaldean, 18:30ean hasita. Bi taldeak 21 puntu dituzte eta garaipenak abantaila emango dio sailkapenean hiru puntuak lortzen dituenari. Zaleen babesa beharrezkoa izango da irabazteko. Animatu.
Aretokoek berdinketa Tolosan
Denboraldiko lehen partida jokatzen zuen areto futboleko Keta Babyauto taldeak larunbat batean eta Tolosara garaipenaren bila joan ziren, bertako Laskorain taldearen aurka.
Usabal kiroldegian arratsaldeko 16:30ean eman zitzaion hasiera eta getariarrek atzean eutsi nahian ekin zioten partidari, jakinik tolosarrek ondo jokatzen dutela nahiz puntu gutxi lortu orain arte Gorengoen Maila honetan.
Publicidad
Minutuak aurrera joan ahala, presioa egiten jarraitu zuten bisitariek baina errebote batean etxekoek gola egiten zuten, lehen zatiko 15. minutuan. Emaitza honekin joan ziren atsedenaldira.
Bigarren zatian presioarekin jarraitzea erabaki zuten baina burua galdu gabe, atzea ondo zainduz eta gol gehiago jaso gabe mantenduz. Jokaera honek fruiturik ematen ez zuenez, amaieran erabat aurrean presioa egitera eraman zuen Keta eta zorionez bost minuturen faltan, Iñigo Rodriguezek berdinketaren gola egiten zuen. Minutu gutxi batzuk lehenago, tolosarrek penalti bat izan zuten baina kanpora bidali eta puntu ederra ekarri zuten aretoko mutilek.
Gaur Sahatsagan 20:15ean Sanpedrotarra hartuko dute.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión