Familiaren jatetxean hazia, Pili Manterolak argi izan zuen negozioarekin jarraituko zuela. Morquecho
Getaria | 90 urte zurekin

«Jatetxea diotena etxea da niretzat»

Pili Manterola. Ostalaritza da bere ogibidea, Iribar jatetxeaz arduratzen den hirugarren belaunaldia, baina irratian eta telebistan ere ibilbide luzea egina da

Domingo, 8 de diciembre 2024

G

etariak izen handiko pertsonak eman ditu, Juan Sebastian Elkano edo Cristobal Balenciaga besteak beste, baina gaur egun bertako ostalaritzak ere izen handia hartu du eta txikitatik lapiko artean ibilitakoa da Pili Manterola, Iribar jatetxeko sukaldaria. «Jatetxea diote denak baina niretzat etxea da, hala deitu izan diot beti. Txikitatik egon naiz bertan, jatetxeko sukaldea etxeko sukaldea zen. Bertan jaten genuen langileek eta etxekook, familia bat osatuz» gogoratzen du sukaldariak bere haurtzarora begiratzean.

Gauzak horrela, ostalaritzan jarraitzea erabaki erraza izan zen. «Ni naiz hirugarren belaunaldia jatetxean. Betidanik izan da horrelako kezka bat gurasoen artean etxeko norbaitek jarrai dezala negozioarekin, beraien zahartzaroa ere etxe inguruan egin ahal izateko».

«Ikasle izugarria ere ez nin-tzen eta betidanik jendearekin hartu-emana izatea gogoko izan dut. Gurasoek jarraitzeko aukera eman zidatenean garbi zuten kanpora ikastera bidaltzea. Madrilera joan nintzen Itziarko Salegiko laguna nuen Maribirekin».

Itzultzean konturatu zen sukaldaritza bakarrik ez zela, «kontuak eraman, erosketak egin eta abar luze bat egin beharra dago jatetxea aurrera ateratzeko». Klaudia bere ama erreferente izan zuen, «gure artetik joan zen arte burua argi izan zuen beti eta hemen egon zen laguntza emanaz».

Lotura handia du ostalaritzak eta erabaki bat hartu zuen, «sozio bat izatea pentsatu nuen baina ez dirua jartzeko, lana banatzeko eta horrela bion artean atseden guneak izateko».

Este contenido no puede visualizarse correctamente en este formato. Ver experiencia completa

Denbora librea ondo aprobetxatzen du. «Gure lanak lagun mota ezberdinak izatera bultza-tzen zaitu, aste barruan gremiokoekin elkartzen naiz eta gaztetan ez bezala orain kuadrillakoekin biltzen naiz, bi asteburutik bat libre dudanez». Bidaiak egitea ere oso gogoko du, «ba-tzuk laburrak eta besteak urrunago eramaten nautenak».

Sukaldetik urrun ere, ezaguna da Pili. «Etxean nengoela Manu Etxezortuk, Faktoriatik deitu zidan. Kastineko egunean txibiak egin nitun, niretzat ohiko platera eta dirudienez gustatu egin zi-tzaien nire kontatzeko modua. Hamaika urte egon nintzen bertan. Telebistan, Txorienen ere egon naiz eta gaur egun oraindik noizbehinka deitzen didate».

Mantala ekimena Basque Culinary Center-ek bultzatu du eta bertan dago, «talde oso polita osatu dugu, bidaiak egin ditugu eta liburu bat ere atera genuen». Denbora nonbaitetik atera eta «Zarauzko Gabotara joaten naiz kirol pixka bat egitera, eskerrak bestela honezkero gogortuta izango nintzen erabat». Herriko txoko maitea du kirol portuko arranpala, «bertan bainua hartu, berriketa egin eta gustora egoteko tokia dut».

Bukatzeko Getariarako eskaera bat luzatzen du, «garraio publiko eskaintza zabaldu egin behar da, maiztasun gehiago jarriaz. Donostiara nire kotxean ezingo dut joan laster».

Nire herria

- – Nolakoa da Getaria?

– Herria txikia da baina herritarrak oso aktiboak gara. Puntako sektoreak ditugu, txakolina, arrantza, kontserberak, ostalaritza...

- – Zer da Getarian bizitzearen onena?

– Ireki berri den Turismo Bulegoa, Zarautz Jauregia. Gure jatetxe ondoan dago eta zoragarria utzi dute.

- – Eta txarrena?

– Oso getariarra naiz eta ez dut akatsik ikusten baina garraio publikoa hobetu beharko litzake.

- – Zein da herriko leku kuttunena?

– Portu deportiboko arranpla, ez bere edertasunagatik, bertan bainuak hartzen ditudalako.

(44-88)

Eta hurrengo igandean... Hernani

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad