Getaria
Getariako Udalak hasiera eman dio HAPOaren diagnostiko-faseariJuan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Sábado, 15 de noviembre 2025, 21:14
Getariako Udalak Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) lantzeko prozesua jarri du martxan, 2025eko martxoaren 21eko Alkatetzaren probidentziaren bidez abiatutako prozeduraren ondorioz. Dokumentu horretan, indarrean dauden arau subsidiarioak berrikusteko erabakia hartu zen, udalerriaren etorkizun urbanistikoa eguneratzeko helburuarekin.
Publicidad
Plana idazteaz arduratuko den lan-taldea kontratatuta, Udalbatzak 2025eko uztailaren 29ko osoko bilkuran, aho batez, herritarren parte-hartze programa onartu zuen, eta hortik aurrera berrikuspen-prozesuari formalki ekin zitzaion.
Lehen urratsa zera izan da, hirigintza-informazioa eta diagnostiko baterako hurbilketa. Prozesuaren lehen fasean udalerriaren egungo egoera aztertu eta ezagutzeko lanak egiten ari dira. Horretarako, hainbat arlotako datu teknikoak bildu dira: lurzoruaren erabilerak eta antolamendua, biztanleria eta etxebizitza, jarduera ekonomikoa, azpiegiturak, eta ondare eta ingurumen-balioak.
Informazio horren bidez udalerriaren 'argazki orokorra' osatu da, eta horren gainean lehen diagnostikoa eraiki da. Diagnostiko horrek laguntzen du Getariak datozen urteetan izango dituen erronka eta aukerak identifikatzen, eta etorkizuneko Plan Orokorraren norabidea zehazten.
Dokumentu honek udalerriaren gaur egungo egoerari buruzko lehen hurbilketa eskaintzen du eta 15 urte inguruko epean (2043. urtera arte) garatuko den planifikazioaren oinarriak jartzen ditu.
Aurkezpen publikoa
Getariako Udalak, gaian interesa duten herritar guztientzat, 'Hirigintza-informazioa eta diagnostiko baterako hurbilketa' dokumentua eta planoak eskura jarri ditu Udalaren webgunean: getaria.eus.
Publicidad
Gainera, HAPOa idazten ari diren lan-taldeko arkitektoek parte hartuko duten aurkezpen publikoa egingo da, herritarrek dokumentuaren edukiak zuzenean ezagutu eta ekarpenak egiteko aukera izan dezaten.
Abenduak 18an egingo da aurkezpena 18:30ean Zarautz Jauregian. Getariako Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu dokumentua ezagutu eta abenduko aurkezpen irekian parte hartzera.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión