Getaria
Getariako Ereserkian aldaketak egitea erabaki du udal plenoakEreserkia inklusiboagoa egin nahi izan da berdintasunaren ikuspegitik
Herritar batek egindako ekarpen bat dela medio, Getariako Ereserkiaren zati bat aldatzea erabaki da aho betez martxoak 26ko osoko bilkuran. Egileen oniritzia jaso da osoko bilkuran botatu aurretik. Aldaketa honekin, ereserkia inklusiboagoa egin nahi izan da berdintasunaren ikuspegitik.
Publicidad
Aldaketa ondorengoa da, 'arrantzale, itsasgizon' izatetik 'saregile, arrantzale' izatera pasa da. Egilea, Txomin Mujika da eta letra, Aitzol Arriolak egina. Honela geratu da orain Getariako Ereserkia;
San Antonen magalean,
Malkorberen babesean,
Gipuzkoako itsas kaia,
Kantauriko harribitxia (bis):
mahasti ta txakolin
saregile, arrantzale...
Ez dago besterik:
bihotzeko Getari!
Oi, Getari
zahar ta berri,
mende luzetan zehar
gure etxe ta herri.
Lehengo ta oraingo
getariarrok
pozez ta ozen diogu:
gora Getaia! Getaia! Oi, Getaia!
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión