Getaria
Euskararen Eguna ospatzeko ekitaldi ugari gaurtik larunbateraAbenduak 3a izanik gaurkoan gaztetxoak izango dira protagonistak
Juan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Martes, 2 de diciembre 2025, 20:19
Euskararen Eguna ospatzen da gaur, abenduak 3, eta Getarian ekimen ezberdinak antolatu dira egun honen inguruan. Igandean, antzerki inprobisatu konpainiaren emanaldia egin zen Iturzaeta Aretoan.
Publicidad
Gaur bertako ikasleek emango diote jarraipena Euskararen Egunari. Iturzaeta Herri Eskolako HH3 eta LH6 arteko ikasleak 15:15ean kalejitra egingo dute eskolatik plazara.
Bertaratzean, 15:30etatik aurrera, LH6koen bertsoak irekiko dute saioa eta ondoren abesti hauek entzungo dira; Behin Betiko, Haurrak ikas zazue, Guk eurkaras eta Euskara da gure lema. Dantzarako tartea izango da baita 'Gora Euskara'-rekin. 16:00etan amaituko da ekitaldia.
Arratsaldeko 17:30ean 'Baratxuri zoparen sekretua' familia-ikuskizuna Zapotxin pailasoarekin. Zapotxinek ezagutuko du, sorgin izatea ez dela betiko ipuinek kontatzen dutena eta gure herrian badirela zenbait: amona, ama, alaba... eta gu haien eskutik helduta, sorginak izatera goaz!.
Bertso afaria
Ostiralean, abenduak 5, GGA Getaiko Gazte Asanbladak antolatuta, bertso afaria izango da Gaztetxian gaueko 21:00etan. Bertan izango dira ondorengo bertsolariak oholtza gainean kantuan, Libe Goenaga, Danel Olano, Amets Aizpurua eta Aitor Salegi. Gai-jartzaile lanetan Ane Ezenarro egongo da.
Euskara Egunaren inguruko ospakizunak amaitzeko, datorren larunbatean, abenduak 6, Kantujira antolatu da eta kantuan izango dira Getariako Salbatore Abesbatzako lagunak. 12:30ean plazan abiatuko da eta denok gonbidatuta gaude.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión