Getaria
Euskara ikasteko matrikulazioa zabaldu du AEK-kJ.M. ZUBIAURRE
getaria.
Jueves, 4 de septiembre 2025, 20:16
Ikasturtea hastear da eta, beste urte batez, euskara eroso ikasi eta bizitzeko ikastaroak eskainiko ditu AEKk Getarian. Talde txikietan izango dira, eta giro onean emango dituzte saioak eskarmentu handiko irakasleek. Zabalik dago jada matrikulazioa, eta irailaren 25ean amaituko da epea. Informazioa jasotzeko, Alondegian izango dira datozen egun eta orduetan: irailaren 10ean, 11n, 18an eta 25ean 17:00etatik 20:00etara, eta 17an eta 23an 10:00etatik 13:00etara. Irailaren 24an, berriz, 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara egongo dira. AEKrekin harremanetan jartzeko: telefono bidez (688 891 743) edo posta elektroniko bitartez (getaria@aek. eus) egin dezakete.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión