Getaria
Euskaltxetan zuzkidurazko etxebizitzak egiteko Plan Bereziari onarpena eman zaioAho batez atera zen aurrera ez-ohiko Udalbatzarreko gai bakarra
Joan den astearteko ez-ohiko udalbatzarrean, bi alderdien babesa jaso zuen Euskaltxetan zuzkidurazko etxebizitzak egiteko onartu behar den Plan Bereziari behin-behineko onarpena emateak.
Publicidad
Orain Udalak espedientea Aldundira igorriko du berari baitagokio behin-betiko onarpena ematea. Foru Aldundiak horretarako 3 hilabeteko epea izango du gehienez.
Ezaguna da Balentziaga eremuan, Euskaltxeta eraikinean, Udalak alokairura bideratuko diren bizitokiak eraikitzeko hitzarmena sinatu zuela Jaurlaritzarekin. Egitasmo honek 20 bat etxebizitza txiki eraikitzea ekarriko luke eta baita hainbat garaje publiko ere. Etorkizunean merkeko plaza eta
Balentziaga kalea lotuko dituen igogailuarentzako pasabidea ere jasota dago. Bizitokien %40 gazteei bideratuak izango dira eta gainontzekoak etxebizitza eskubide subjetiboa betetzera, behar bereziak dituztenentzat eta tratu txarrak jasan dituzten emakumezkoentzat. Lehentasuna getariarrek izango dute.
Udalbatzarrean gainera, alkateak, egitasmoarekin batera lantzen ari diren igogailu publikoaren nondik norakoen berri eman zuen. Jaurlaritzarekin modu koordinatuan lanean ari direla aipatu zuen eta zehaztu jada aurreproiektua idatzita dagoela eta herritarren eta bizilagunen ekarpenak jaso dituztela.
Alkateak esan zuen Aldundiak euskaltxetako etxebizitzen Plan Bereziari behin-betiko onarpena ematerakoan Jaurlaritzak hurrengo urratsa etxebizitzak eraikitzeko proiektua lizitatu eta idazteko izango dela.
Publicidad
Gauzak on-bidean 2026an izango dela hori eta Getariako Udalak igogailuaren proiektua ere aldi berean idatziko duela eta horretarako 2026ko aurrekontuetan 30.000 euro aurreikusi dituela. Azken pausoa Eusko Jaurlaritzak etxebizitzak eraikitzea izango dela eta igogailua ere momentu horretan egingo dela.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión