Getaria
Esperantzak Pasaian denboraldiko emaitza onena lortu duLaugarren izan ziren larunbatean eta igandean Orion zortzigarren txanda nagusian lehiatuz
Eusko Label Ligaren hirugarren asteburuak denboraldiko Esperantzaren emaitza hoberena ekarri du. Pasaian IV. CMO-Valves Bandera lehiatzen zuten Ion Larrañagaren mutilek eta erlojupeko bikain bat eginaz laugarren tokian bukatu zuten estropada.
Publicidad
Donostiarra edo Bermeo bezalako ontzikoak baino bizkorragoak izan ziren eta orduan atzetik zuten Ares traineruari ere puntu ederrak kendu zizkieten.
Igandean Orioko uretan txanda nagusian atera ziren getariarrak. Itsaso nahasia eta ez ziren nahi bezain ondo egokitu. Atzean geratu ziren eta bakarreko lana egin behar izan zuten. Halere, azkenean zortzigarren sailkatu ziren. Orain arteko asteburutan garbi ikusten da bi egunetako batean oso maila ona ematen dutela eta bestean zortzigarren bukatzen dutela. Ez da batere txarra horrela jarraitzea. Orokorrean seigarren daude, orain Lekittarraren aurretik.
Bazkaria
Traineru Kluben Elkarteak arraunzaleen bazkaria egingo du Getarian abuztuaren 24an. Euskotren Ligako azken jardunaldiaren ostean eta Eusko Label Liga Galiziara joan aurretik, afizioen arteko bazkaria jasoko du herriak. Hain zuzen, egun horretan jokatuko da XVI. Getariako Ikurriña. Interesdunek mezu elektroniko bat bidali beharko dute comida@actremo.com helbidera edo WhatsApp bidezko mezu bat 626486122 zenbakira abuztuaren 10a baino lehen, menu kantitatea adieraziz. Bertan jakinaraziko omen dituzte bestelako jarraibideak.
Bi menu izango dira: helduena (25 euroren truke) eta haurrena (15 euro). Lehenengoa hautatzen dutenek tomate entsalada, Gernikako piperrak, hegaluzea parrilan, txerri saiheskia parrilan eta gazta izango dituzte. Edateko, bestalde, garagardoa, sagardoa eta urteko ardo beltza.
Umeen menua aukeratzen dutenek kroketez, Eusko Label Hanburgesaz parrilan eta izozkiaz gozatuko dute.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión