Getaria
Denboraldia borobildu nahi du Esperantzak Kontxarako sailkatuzLiga bikain bat egin ondoren, Donostian egon nahi dute hurrengo bi asteburutan
Juan Mari Zubiaurre
getaria.
Miércoles, 3 de septiembre 2025, 20:07
Denboraldi ikusgarria burutzen ari da Getariako Arraun Elkarteko trainerua. Eusko Label Ligan emaitza oso onak lortzen ari dira eta gaur izango dute aukera denboraldi hori borobiltzeko.
Publicidad
Donostiako badian izango dute zita, arratsaldeko 18:00etan hasiko den Kontxarako sailkapen kanporaketan. Getariarrak Ligan erakutsi dute sei onenen artean daudela eta horrek aukera handiak ematen dizkio Ion Larrañagaren mutilei beste urte batez zaleak iraileko bi lehen asteburutan Donostiara eramateko.
Atzo iluntzean azken entrenamendua hasi aurretik herritar ugari elkartu ziren moilan arraunlariei babesa eta animoa emateko eta gaur ere, Donostian izango da marea marroia.
Itsasoak jarriko du ontzi bakoitza bere lekuan baino itxaropentsu egon gaitezke Esperan-tzarekin, hitz jokoa eginaz. Donostiarra zuzenean sailkatuta dagoenez aukera bat gehio gure traineruarentzat.
Autobus zerbitzua
Getariako Udalaren eskaerari erantzunez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko ditu gaurko sailkapen-estropadarako. Gaurko, UK10 (Zumaia >Donostia AP-8 Zarauztik) linea 16:00etan irtengo da Zumaiatik, eta 16:50ean iritsiko da Gipuzkoako hiriburura. Era berean, UK11 lineak (Zumai >Zarautz >Orio >Donostia) irteera bat izango du 16:30ean, eta ordubete geroago iritsiko da Donostiara. Itzulerako ordutegiak 19:30ean izango dira UK11rako eta 21:00etan UK10rako.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión