Moilako saioaren amaieran honela geratu ziren bikoteak herritarren txalo zaparrada jasotzen zuten bitartean. ARGAZKIAK AMAXKAR

Getaria

Brasilgo inauterien dantza eta musika Salbatoretan

Konpartsako partaideak eta baita ikusleak gorputza mugitu zuten gau magiko batean

Jueves, 7 de agosto 2025, 21:27

Salbatore Egunari amaiera ezin hobea emateko, asteazken gauak Brasilgo inauterien kolore, doinu eta dantzak herriko kaleetan izan ziren Getariako konpartsaren eskutik.

Publicidad

60 bikotek osatzen zuten konpartsa eta Ane Lazkanoren koreografiarekin lehenbizi moilan eta ondoren herriko frontoian dantzatu zuten, tartean kale Nagusia girotzen zuten bitartean. Frontoiko emanldian berriro argindarrarekin arazoren bat izan zuten baina zorionez oraingoan epe laburrean bere normaltasuna itzuli eta dena primeran amaitu ahal izan zuten. Emanaldian lagun izan dituzten hainbat pertsoan ere gogoan izan zituztren bukaeran.

Gaurko jaiak

Gaur abuztuak 8, ostirala Salbatore hirugarrenaospatzen da. Goizean goiz hasita: Eusko Labeldun Txahala erretzen hastea, plazan. Arratsaldean pintxoak jan ahal izango dira. 10:00 Bizi jolas, euskal jolasak eta tailerrak frotoian eta plazan. 12:30 Bertso-saioa, Harritarten; Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Igor Elortza eta Jon Maia. Maite Berriozabal gai-jartzaile lanetan. 13:30 Goitibeheren erakustaldia, plazan. 17:00 XVI. Goitibehera jaitsiera. Jarraian Amaitzean, Goitibehern sari banaketa, Merkeko plazan. 18:00 Eusko label txahal haragi pintxoak dastatzeko aukera, plazan. 19:00 Los Tenampas mariatxien kontzertua, frontoian. 21:00 Herri afaria, txosnetan, Euskal Parrillaren eskutik. Jarrai4n Mozorro gaua eta 'Mojito's night'. Gaia: euskal pertsonaia famatuak. Afariaren ostean Itzal erromeria, txosnetan. 22:00 Disko Arima, plazan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad