Getaria

EH Bildu eta EAJk udal taldeak ados azaroak 25eko adierazpenarekin

Gaur Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna da

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Lunes, 24 de noviembre 2025, 20:13

EH Bildu eta EAJk udal taldeek bat egin dute azaroak 25eko adierazpena instituzionalarekin, gaur ospatzen bai da Indarkeria Matxista Ezabatzeko Nazioarteko Eguna.

Publicidad

Besteak beste, adierazpenean zera azaldu dute bi udal taldeek, «Udalok erantzukizun zuzena dugu, komunitateak sustatzeko non auzotarrak, taldeak eta koadrilak indarkeria matxistaren aurrean erne egongo diren, eta indarkeria matxista pairatzen dutenak hartu, integratu eta babestuko duen bizitza komunitarioa bultzatzeko. Era berean, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimentzako komunitate erreparatzaileak sustatzeko erantzukizuna dugu».

Jarduerak

Horregatik, «Getariako Udalak honako jarduera hauek garatzeko konpromisoa hartu du: Sentsibilizazio- eta kontzientziazio-kanpainak garatzea, emakumeen aurkako indarkeria matxista hutsaltzen edo legitimatzen duten diskurtsoak eta jarrerak desaktibatzeko, bereziki konplizitate matxisten inguruetan».

Horrez gain, «Indarkeria matxistako kasuen aurrean herritarren mobilizazioa sustatzea, indarkeria gaitzesteko eta biktimekiko elkartasuna adierazteko».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad