Getaria
'Berdintasunaren altxorraren bila' ihes-gela egingo da LH5 eta LH6ko haurrentzat 23anEmakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Egunaren inguruan antolatu da eta izen ematea 18a baino lehen egin behar da
Juan Mari Zubiaurre
getaria.
Viernes, 14 de noviembre 2025, 19:57
Azaroaren 25a, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Eguna izango da eta ekitaldi berezi bat prestatu du Getariako Udalak herriko gaztetxoei zuzendua. 'Berdintasunaren altxorraren bila' ihes-gela egingo da azaroaren 23an igandea, goizeko 11:00etatik aurrera, Sahatsaga Kiroldegian.
Publicidad
LH5 eta LH6ko gaztetxoek hartu ahalko dute bertan parte, eta interesdunek eman dezakete jada izena Iturzaeta Herri Eskolan eta udaletxean. Azaroaren 18a baino lehen egin behar da.
Erronka ezberdinak gainditu beharko dituzte gazte taldeek ihes-gelako 'Berdintasunaren Altxorra' aurkitzeko. Horietan, generoaren, berdintasunaren eta feminismoaren oinarrizko kontzeptuak ezagutzeaz gain, uste faltsuak desegingo dituzte, baita eguneroko egoera matxistak identifikatu ere. Horiek aldatzeko proposamenak egingo dituzte, bide batez. Jolasaren helburu nagusia errespetuan, elkarlanean eta berdintasunean oinarritutako jarrerak garatzen laguntzea da, baita estereotipoak hautematen ikastea ere.
Pintura eguna bihar
Tonpe Guraso Elkarteak eta Lagunek antolatu ohi duten Pintura Eguna izango da bihar, azaroaren 16an, goizeko 11etatik aurrera herriko plazan. Euria egiten badu, ekimena Berdura plazara eramango da.
Egun berezia izaten da getariar gaztetxoentzat, jendaurrean margotzeko aukera izaten baitute. Pinturarekin zikintzeko aukera handia kontuan izanda, antolakuntzatik arropa zaharrekin joateko gomendioa luzatzen dute.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión