Zuzeneko aurkariak izan dituzte azken bi jardunalditan Ketakoen eta biak galdu egin dituzte. AZPEITIA

Getaria

Areto futboleko Keta Babyauto lehen postuan da Afantxori irabazita

Zelaiko taldeak etxean galdu zuen arerio zuzen baten aurrean Idiazabal (1-2) bigarren porrota jarraian lortu ondoren

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Martes, 25 de noviembre 2025, 20:51

Areto futboleko Keta Babyautok Sahatsagan jokatzen zuen ostiralean zuzeneko aurkari baten aurka eta gol bakar bati esker garaipena lortzen zuten lehen postuan jarraitzeko.

Publicidad

Bi taldeak 13 puntu zituzten eta oso baliotsuak ziren jokoan zeuden puntuak. Hasi eta berehala, akats baten ondorioz bisitarien gola etorri zen, 3. minutuan.

Ekhi Arostegiren bi golekin aurretik jarri arren, berdinketa etorri zen eta atsedenaldira binakoarekin joaten ziren eta itzultzean aldagelatik, garbi zuten berdin jarraitu behar zutela presionatzen.

Isastiren bi golekin aurretik jartzen ziren getariarrak. Hor izan zituzten aukera garbiak partida erabakita uzteko baina bisitariak izan ziren berdinketa lortzen zutenak, akats baten ondorioz lehena eta errebotez sartutakoa bestea, launa.

Azken segundoetan etenaldia eskatu zuten bisitariak eta atezain jokalaria jarrita, garaipenaren bila atera ziren. Zorionez ondo aztertu zuen jokaldia Julen Arruabarrenak, baloia lapurtu eta garaipenaren gola egiten zuen.

Sailkapenean lehen postuan daude getariarrak Egintzarekin berdinduta (16na puntu). Larunbatean 20:15ean Donostiako Pio Baroja kiroldegian jokatzen dute Nainap Antiguo taldearekin, laugarren sailkatua.

Publicidad

Futboleko Keta Babyautok etxean Idiazabal taldearekin 1 eta 2 galdu zuen. Zuzeneko aurkaria hauek ere eta aurreko astean bezala porrota jaso zuten. Lehen zatian eginiko bi akatsen ondorioz aurretik jarri ziren bisitariak. Bigarrenean aurrera ekin zion Ketak eta 65. minutuan Kepak etxekoen gol bakarra egin zuen. Saiatu arren markagailua ez zen mugitu eta ondorioz Aloña Mendi eta Idiazabal taldeek ihes egin die getariarrei. Zorionez oñatiarrak euren lehen porrota izan dute asteburuan eta lau puntuko aldea mantentzen da. Larunbatean Azpeitian Lagun Onakekin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad