Iazko Sagarren Azokan, herritarrak. E.A.

Errezil

Errezilgo Sagarraren azoka izango da igande honetan

10:00etatik 14:00etara bitartean hainbat postu egokituko dituzte Errezilgo frontoian

Eli Aizpuru

Errezil

Jueves, 4 de diciembre 2025, 19:49

Aurtengoa sagar urtea izan da, Uzta oparoa izan Errezilen, hori bai, «txikiagoa baina asko», esn dute Ibarki kultur elkartetik. Bi urtean behin izan ohi da uzta ona eta iazkoarekin alderatuz, sagar produkzio «irregularra» izan da. «Kostan edo Goierrin, easterako, gutxi izan dute», diote Errezilgo elkartetik. Gauzak honela, abenduko lehen igandean izan ohi den bezala, Errezilgo Sagarraren Azoka ospatuko da oraingoan ere. Beraz, Ibarbi sagarraren elkarteak antolatuta.

Publicidad

Goizeko 10:00etatik 14:00etara bitartean hainbat postu egokituko dituzte Errezilgo frontoian. Ibarbi edo Errezil sagarra izango da protagonista nagusia eta mahai edo jan sagarra, fruta bera eraldatutakoan egindako produktuak edo sagarkiez osatutako jakiak eta edatekoak izango dira salgai.

Sagarraren postuez gainera, bestelako produktuak ere izango dira, hala nola, barazkiak, esnekiak, eztia, ogia, eskulan desberdinak, margolanak, ukenduak edo gaztainak, esaterako. Guztira, hamasei postuk osatuko dute Sagarraren Azoka.

Horien artean, Ibarbi sagarra elkartekoen postua edo Errezilgo Azoka elkartekoena izango dira, besteak beste.

Ganadu feriarik ez

Azokarekin batera, Dantzalekuan ganadu feria egin ohi izan da. Hala ere, aurtengoan, ganaduaren gaitzaren ondorioz egunetan izan den debekuak, ez die denborarik eman Errezilen, ekitaldia prestatzeko. Beraz, datorren urterako laga dute ganadu feriaren antolaketa.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad