Zaintza Mahaia osatzen duten eragileak apirilean egindako aurkezpenean.

Azpeitia

Zaintzen errealitatea mahai gainean jarriko dute asteartean

Azken asteetan landutako diagnosiaren emaitzak aurkeztuko dituzte Azoka Plazako aretoan. lehen solairuan, 17:00etatik aurrera

Eli Aizpuru

Azpeitia

Viernes, 26 de septiembre 2025, 21:14

Udalak apirilaren hasieran aurkeztu zuen adinekoen zaintza eredua eraldatzeko prozesua, baita sortu berria zen Zaintza Mahaia ere. Orduan iragarri zuen herriko zaintza beharren eta errealitateen diagnostikoa egitea izango zela lehen pausoa, eta dagoeneko amaituta dago diagnosi hori.

Publicidad

Diagnostiko kualitatibo horren emaitzak aurkeztuko dituzte asteartean, hilaren 30ean, Azoka Plazako aretoan, lehen solairuan, 17:00etatik aurrera.

Herritarrek (etxeetara bidalitako galdetegien bidez), eragile publiko, pribatu eta komunitarioetako ordezkariek, familiako zaintzaileek eta zaintzaile profesionalek eta zaintzak jasotzen dituzten herritarrek esandakoekin osatu da ikerketa.

Udalak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu astearteko topaketara, denei eragiten dien gaia delako zaintza. Joateko asmoa izanez gero, komeni da izena ematea, lotura honetan: labur.eus/zb5nngba

Zaintza Mahaiak aurrera begira dituen asmoak ere azalduko dituzte astearteko topaketan.

Zaintzaren garrantzia

Datuek diote hemendik denbora tarte laburrera lau azpeitiarretik batek 65 urte baino gehiago izango dituela eta Urola Erdiko hainbat herritan esaterako, jada pentsiodunak gehiago direla lanean ari diren pertsonak baino. Horretan arreta jarrita, zain-tzaren eraldaketa bat aurreikusi dute herriko eragile publikoek nahiz zaintzaren inguruan lanean dihardutenek, familiek barne.

Gauzak honela, hausnarketa prozesu bati ekin zion Mahaiak, honako galdera hauen bueltan: Azpeitian adinekoak nola zaintzen dira? Zer indargune eta hutsune ditugu? Aurrera begira adinekoek zer behar izango dituzte? Aldi berean, Gizarte Zerbitzuek ere gaur egungo arreta ereduari buruzko lanketa bat egin dute, Matia fundazioaren laguntzarekin.

Publicidad

Zaintza Mahaia Udaleko Parekidetasun eta Gizarte Zerbi-tzuen sailak, Osakidetzak, Adinkidek, Nagusilanek, Baigerak, San Martin egoitzak, etxez etxeko laguntzak, etxe tutelatuak eta eguneko zentroa kudeatzen dituen enpresako ordezkariak, etxez etxeko langile batek, botikari batek eta gurasoak zaintzen ari den herritar batek osatzen dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad