Azpeitia
Urteko Kirolari onenen sarietarako hautagaiak aurkezteko epea zabaldu du UdalakAbenduaren 8ra arte izango dute herritarrek beren proposamenak egiteko
E.A.
azpeitia.
Sábado, 29 de noviembre 2025, 20:23
Azpeitiko Udalak, Kirol Mahaiaren lankidetzarekin, Kirol Sariak banatuko ditu abenduan, eta hautagaiak aurkezteko epea zabaldu du. Abenduaren 8ra arteko epea izango dute herritarrek beren proposamenak egiteko. Hiru sari banatuko dira: Urteko Kirolaria saria gizonezkoen eta emakumezkoen kategorietan eta Urteko Boluntarioa saria (norbanakoa edo taldea izan daiteke).
Publicidad
Proposamenak egiteko, galdetegi bat bete behar da eta horretarako udaleko web orrira jo dezakete interesdunek. Jasotako hautagaiekin zerrenda bat osatuko du udalak, eta, horren ostean, botoa emateko epea zabalduko du: abenduaren 10etik 15era. Bi bide izango dituzte herritarrek botoa emateko: igerilekuan eta kiroldegian jarriko diren postontzien bidez edo udalaren webgunean jarriko den galdetegia beteta.
Sari banaketa, 19an
Iaz bezala, aurten ere ostiral arratsaldez egingo da sari banaketa: abenduaren 19an, 19:00etan, Sanagustin kulturgunean. 2000. urtean hasi zen Azpeitiko Udala Kirol Sariak ematen, eta 2020. urtean ez beste guztietan eman ditu (urte horretan, Covidagatik ez zen egin ekitaldia).
Laia Elorza igerilaria eta Peio Ziarsolo mendi lasterkaria izan ziren 2024ko sarituak. Urteko boluntarioaren saria berriz Stephanie Thurman izan zen, ISBn egindako lanagatik.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión